Nontzeberri

“Nire” egitasmoa abiatu du Ivan Zabalegik

Lisabö taldeko bateria-jotzaile Ivan Zabalegik bakarkako egitasmoa abiatu du, Nire. Irun herriko musikariak dagoeneko grabatu du lehendabiziko diskoa, Hamabost, udazkenean argitaratuko dena, Bidehuts markapean.

Diskoa iragan martxoa eta maiatza bitartean grabatu du musikari gipuzkoarrak, Tolosako Bonbenerenan, Karlos Osinaga teknikariaren gidaritzapean. Diskoa egun, fabrikan dago.

Grabazioan Zabalegiren hainbat musikari-lagunek parte hartu dute: Ander Zabalegi, Mikel Lopez Ereñozaga, David Martínez Zabalegi, Karlos Osinaga eta Javi Manterola.

Diskoaren azala Ramon M. Zabalegik diseinatu du, Kakun Rubiok egindako argazki batetik abiatuta.

Informazio gehiago Nire proiektuaren Facebook profilean.

Exit mobile version