LITERATURA

Literatura topaketak euskaraz

Sei hilabetez, otsailaren 2tik ekainaren 8ra, ostegunetan eta hamabostero, Bilboko Foru Liburutegian Literatura topaketak euskaraz izeneko ekimena antolatu da, hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartuko da, analisia egingo da, eta liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar.

Ekimenaren helburuak honako hauek dira: argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea; azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea; ikuspuntuak eta iritziak agertzea; lan-taldean aktiboki parte hartzea, eta denon artean egindako irakurketa aberastea.
Hortaz, jarduerak bi zati izango ditu, batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua, eta bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.

Dinamizatzailea Txani Rodriguez (Laudio, 1977) idazlea izango da, eta bertan komentatuko diren liburuak honako hauek dituzue: Bar Gloria / Nerea Ibarzabal Salegi (otsailak 16), Koaderno handia / Agota Kristof (martxoak 2); Berriz zentauro / Katixa Agirre (martxoak 16); Ipuina engainua da / Iban Zaldua (apirilak 27);  Gertakizuna / Annie Ernaux (maiatzak 11); Erretzaile damutuen konpainia / Aingeru Epaltza (maiatzak 25); eta Gari eta goroldiozko / Anari Alberdi (ekainak 8).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button