LITERATURA

"Literaktum" literatura jardunaldiak egiten ari dira Donostian

Literaktum literatura modu aktiboan, parte-hartzailean eta sortzailean jorratzeko letren eta lengoaien festa da. Gainera, bestelako arte-moduekin ere lotzen du literatura, azken formatuei irekirik egonda.

Gaur 19:30ean Ernest Lluch kultur gunean Deshazkundea: Mundua. (Bestela) erabiltzeko argibideak. I Love Dollars filmea ikusi ahal izango da eta bihar aldiz, Latinoamerikako literaturaz hitz egiteko parada egongo da Tomasene Kultur Etxean 19:30ean.

Ostiralean, maiatzak 28, 20:00etan Lugaritz Kultur Etxean Sormen performance-a egingo dute Beñat Achiary, Philippe De Ezkurra eta Pierre Vissler Ipar Euskal Herriko artistek.

Jardunaldiak larunbatean bukatuko dira Poesia Urumea Bazterrean errezitaldiarekin. Lara Lopezek, José F. A. Oliverrek eta Itxaro Bordasek olerkiak irakurriko dituzte Rafael Berrioren musikaz lagunduak.

2005. urteaz geroztik Literaktum jardunaldietan era guztietako egileak parte hartu izan dute, tartean, Espido Freire, Manuel Vicent, Anne Perry edo Stepehn Watts.

Donostia Kultura

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button