BESTELAKOAK

Literatura-sormena bultzatzeko egonaldia

Euskarazko literatura sorkuntzari bultzada emateko Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak egonaldia antolatu dute Abbadia Eremuko Nekatoenean eta Pasai Donibaneko Hugoenean. Deialdia euskaraz idazten duten autoreei zuzendua da eta hautagaiek ekainaren 10a arte dute heien burua aurkezteko.

2023an, Pierre Loti idazle ospetsuaren heriotzaren mendeurrena ospatzen da, eta deialdian aukeratuko den partaideak Pierre Lotiren pertsonaiaren inguruan zentratu beharko du bere sorkuntza, beti ere, hari lotua den gai bat edo gehiago jorratuz: bidaiak, munduaren esplorazioa, exotismoa, han eta hemen… Hortaz, literatura formaren hautua libre uzten bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…), literatura sorkuntzak, esan bezala, Pierre Lotiren pertsonaiarekin lotua izango da.

2023ko urriaren eta abenduaren artean, Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean hilabete batez eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko Hugoenea etxean izango da sortzailea, 3.000 euroko diru-laguntza ere edukiko duena.

2023ko deialdiaren gaineko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button