IKUS-ENTZUN

Taiwan-go zinemari keinua, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak Taiwan-go zinemaren lehen erakustaldia egin zuen iaz, eta aurten berriz, urrian, bigarrenari ekingo dio. Oraingoan, bost pelikula programatu dira. Lehen emanaldia ostiral honetan izango da: A Time to Live and a Time to Die.

Taiwan-en zinemaren industriaren hasierak lotura handia izan zuen Japoniarekin baina laurogeigarren hamarkadan zuzendari berriak sortu ziren, eta Hou Hsiao.Hsien, Edward Yang, Tsai Ming-Liang eta Ang Lee ospetsu bihurtu ziren. Gehienetan, kutsu autobiografikoa duten filmak dira herri horretan egiten direnak. Lan hauetarik asko saridunak izan dira.

Ostiral honetakorekin batera, urriaren 9an, Rebels of the Neon God emango da; urriaren 16an, Cape n. 7; urriaren 23an, Hear Me; eta azkenik, urriaren 30ean, Seven Days in Heaven. Saio guztiak 20:00etan izango dira.

.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button