Etxepare Euskal Institutuak literatura laginak itzultzeko deialdia egin zuen urtearen hasieran. 2023an atzerrian sustatzeko aproposak izan daitezkeen literatura lanen laginak proposatzeko deialdi hau kaleratu du, aipatutako lagin horiek atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen.
Hortaz, deialdi horren xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak ingelesera edo/eta frantsesera itzultzeko proposatzea, obra horiek nazioartean sustatzeko xede nagusiarekin bat eginez.
Etxepare Euskal Institutuak gehienez ere 8.000 euro bideratuko ditu proposatutako laginak itzultzera. Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutakoa izan behar du, eta lanaren egileak gutxienez bi lan literario izan beharko ditu argitaratuta eta horietako bat gutxienez euskara ez beste hizkuntza batera itzuli eta argitaratuta.
Datu guztiak, Etxepare Euskal Institutuak dauzka.