LITERATURA

“Literatura Geraldiak” ekimena Nafarroako hainbat herritan

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak literatura eta irakurzaletasuna batzeko asmoz, Literatur Geraldiak ekimena abiarazi dute beste behin.

Apirilera bitarteko hitzorduetan liburu aurkezpenak, solasaldiak, errezitaldiak, eta hitzaldiak antolatu dira, eta horietan Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia, Maddi Ane Txoperena, Xabier Mendiguren, Beñat Sarasola edota Miren Agur Meabe bilduko dira.

Ekimenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, bai eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, eta esperientzia literarioak konpartitzea ere.

Aste honetan, martxoak 16, baduzue zertaz gozatu, izan ere, Jon Artanoren Juana lanaz mintzatuko baita Etxalekun. Horrez gain, apirilean bi hitzaldi interesgarri  antolatu dituzte: Iratxe Retolazak Nola irakurri literatura ikuspegi feministarekin hitzaldia egingo du Larraintzarren, apirilaren 5ean, eta Beñat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun izeneko saioa eskainiko du apirilaren 26an, Lesakan.

Hirugarren edizioa bukatzeko, Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentes bilduko dira Arkanbele kantak izeneko errezitaldia egiteko, Leitzan, apirilaren 24an, 18:30ean.

Agenda osoa kontsultatzeko: Literatura Geraldiak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button