ARTEA

EAS-EZE Nazioartekotzeko Programa abian da

Bitamine Faktoriak ikerkuntza eta ekoizpen artistikoa bultzatu nahi ditu programa honen bidez. Horretaz gainera, sortzaileak babestu nahi ditu, bai eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatu ere.

Bitamineren arabera, “(programa) Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoetarako da, edozein diziplinatakoak izanda ere”.

Egitasmoa bi fasetan garatuko da: Proiektu artistikoa Irungo Artitadeto Artisten Elkartearen egoitzan hasiko da, gero, Argentinako hiriburu Buenos Airesen aurkezteko. “Han, gaur egungo kulturaren erreferente diren hainbat gunetan erakutsiko da”.

Askotariko lanak aurkez daitezke: ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musikalak, diseinuaren esparrukoak, eta abar. “Proiektuaren originaltasuna edota izaera berritzailea, eskatzailearen ibilbidea eta dauden baliabideei eta garatuko den testuinguruari begira proiektua egokia den baloratuko dira”.

Informazio gehiago: bitamine.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button