Asteburuan, ekainak 13 eta 14, Big Band Festival jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da Gasteizen, Montehermoso Falerina lorategian; gaur goizean aurkeztu dute ekimena, hain zuzen ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioa “kilate askokoa izango da”.
Bada, ostiralean, Mastretta eta Gasteiz Big Band arituko dira, 20:30ean eta 22:30ean hurrenez hurren.
Larunbatean, berriz, eguerdian hasiko dira emanaldiak: 12:00etan, Boogie Orkesta eta 13:00etan, B3 Dixieland. Gau partean ere izango da zer entzun eta ikusi: 20:30ean, Big Band Berri eta 22:30ean, Freedonia.
Mastretta nortasun handiko musikari madrildarra da, eta bere musikan kutsu zinematografikoa nabaritzen da; Freedonia taldeak, berriz, soul eta funk erritmoak jotzen ditu.
Boogie Orkesta Raul Romo musikari arabarrak zuzendutako banda da; B3 Dixieland taldeak, aldiz, swing-a jorratzen du. Egitaraua Gasteiz Big Band eta Big Band Berri bandekin osatuko da.