BESTELAKOAK

Liburutegiak pandemiari aurre eginez

Goiko leloaren bidez Liburutegiaren Eguna aldarrikatuko da hainbat tokitan. Hala, Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kulturaren bultzadaz 2020ko Liburutegiaren Eguna ospatuko da urriaren 21, 22 eta 25ean, eta liburutegi publikoetan Covid- 19aren eragina aztertuko da hitzaldi, mahai-inguru, liburu aurkezpen eta film baten proiekzioaren bidez.

Liburutegiak pandemiari aurre eginez izenburupean, “mundua astindu duen Covid- 19ak liburutegietako zerbitzu publikoetan eta egunerokoan izan duen eragina partekatu, hartutako erabakien inguruan hausnartu eta hurbileko etorkizunari aurre nola egingo dioten aztertuko da. Nola aldatu du pandemiak liburutegietako lana? Nola birmoldatu behar izan dira herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak? Espazio publikoaren beharra dago edo online edukiak aurrea hartzen ari dira?”

Urriaren 21ean, 19:30ean, San Telmo Museoko Areto Nagusiak Benjamin Pradoren Todo lo carga el diablo liburuaren aurkezpen-solasaldia jasoko du. Ostegunean, urriaren 22an, Tabakalerak bi proposamen antolatu ditu: goizean, Galizia, Bartzelona eta Madrilgo liburutegietako arduradunek pandemian bizi izandako esperientzien berri emango dute. Eta arratsaldean, Donostia, Eibar, Oñati eta Zizurkilgo liburutegietako profesionalek Covid-19k sortutako egoerarekin izandako esperientzia partekatuko dute.

Urriaren 25ean, Can You ever Forgive Me? (Marielle Heller, 2018) filmaren proiekzioak itxiko du aurtengo Liburutegiaren Eguna, Tabakalerako zinema aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu