IKUS-ENTZUN

Zinebik “Game Over” dokumentala pantailaratuko du bihar

Zinebik Game Over dokumentala aurkeztuko du bihar, Bilboko Multicine aretoan, 20:00etatik Aurrera, Hileko Dokumentala zikloaren baitan.  Alba Sotorra zinegile eta bideoartista katalan gazteak egindako azken lana Game Over. Filmak hainbat sari jaso ditu.

Bilboko Udaleko Komunikazio zerbitzuaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Djalal, oinez hasi aurretik gerra jokoekin obsesionatuta dagoen gaztea da. Klase ertaineko familia katalan batean seme bakar gisa hezita, gurasoek kapritxo guztiak onartu zizkioten. Jostailuzko arma mota guztiak zeuzkan, soldadu izatera jolas zedin eta, hazi ahala, bere jolasak gero eta sofistikatuago bilakatu ziren. Bere burua bideoan grabatzen hasi zen, operazio militarrak irudikatuz eta Youtubera igoz, milaka jarraitzaile dituen Lord_Sex nortasun zibernetikoarekin”

Azkenik, Djalal Afganistango gerrara joan zen frankotiratzaile, militarismoarekiko obsesio hori tarteko.  Gazteak, baina, benetako gerrarekin egingo du topo, eta etxera bueltatuko da etsita. Krisi ekonomikoaren ondorioz, etxeko giroa erabat aldatura aurkituko du.  “Jolasa amaitu da, eta Djalalek bere lekua aurkitu beharko du benetako munduan”.

Alba Sotorra Berlinen bizi den zuzendari eta bideoartista da. Bere filmografiako egitasmo nagusienak Unveiled Views (2008) eta Qatar the Race (2011) dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button