
Asteburu honetan, atzo hasita eta urriaren 16ra bitartean, Liburu Ederren Festibala antolaturik dago Rekalde Aretoan.
Argitalpen artistikoa, bere osagai guztiak nolakoak diren, zelan burutzen diren ikusteko abagunea eskaintzen duen programa da hau. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka,… horiek guztiak arte-lan bihur daitezke.
Rekalde Aretoak bidalitako oharrean esaten denez, “lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.”
Gaur goizean tailerra egin da Elisa Pellacanirekin. Geroago, 17:00etan. Francesc Ruiz adituak komikiak, artistaren liburuak eta arte garaikidearen gaineko informazio banatuko du. Eta geroago, 18:00etan, Dada Company: irudidun ipuinak iPhone-arentzat. Media Vaca argitaletxearen editoreek 19:00etan, Zergatik haurrek ez dituzte egiten euren liburuak? hitzaldia egingo dute.
Biharko ekitaldian, 11:00etan, tailerra Francesc Ruizekin: komiki autobiografikoa eta hiria. 17:00etan, Antonio Gomez, aldizkari esperimentalei buruz hitz egingo du. 18:00etan, Glòria Picazok, Centre d´Art la Panera eta edizio bereziak aipatuko ditu. Eta 19:00etan, Horacio Fernandez, argazki-liburuez mintzatuko da.
Igandean, haurrentzako tailerra egongo da, Mundanalrüidorekin.
Liburu Ederren Festibalaren antolatzailea Belleza Infinita izan da.