EMAKUMEA

“Libre izan nonahi”, indarkeria matxista prebenitzeko

Gasteizen bidean jarri den LIBRE izan nonahi kanpaina 12 eta 26 urte bitarteko gazteengana modu dinamikoan iritsi nahi du, indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragiteko helburuarekin. Programa tresna bat gehiago da, hirian Indarkeria matxista prebenitzeko estrategiaren esparru orokorraren barruan. Ondorioz, jarduerak bat datoz IV Hara! Genero-Berdintasunerako IV. Planarekin.

Indarkeria matxistaren aurkako musika izango da atal bat. “Musikaz pentsatzen dugunean dantza etortzen zaigu burura, eta horrekin batera gaua, festa eta ligoteoa”. Musika ardatz hartuta, honek indarkeria matxistaren ugalketan duen eraginaren inguruan eta ligatzeko moduen inguruan hausnartuko da. “COVIDaren aurretik eta pandemia garaian nola ligatzen genuen aztertuko dugu, eta ligoteo sanorako dekalogo bat sortuko dugu”.

MaitEzmindu ViolenciaNoesAmor lantegiak ere egingo dira. Metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez, hausnarketa-jardunean oinarrituta, gazteen erreferenteak sortu nahi dira, gazteen jarrera eta portaera askeak, errespetuzkoak, berdintasunezkoak, askotarikoak eta matxistak ez direnak transmititzeko gai izan daitezen. Tailer horien azken helburua indarkeria matxistaren adierazpen guztiak prebenitzea da, batez ere emakume gazteen kasuan, indarkeria aitortzeko eta aurre egiteko tresnak eta baliabideak emanez.

Tailer hauek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea Programaren barruan kokatzen dira. Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button