ESZENA

“Pisukideak” antzezlana, Elorrion

Peru Magdalena idazlearen testua oinarri duen Pisukideak obra antzeztuko dute Sonia Villamor eta Jon Zubiaga? Osoron aktoreek maiatzaren 10ean, ostirala, Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan.

Antzezlanak etxebizitzaren arazoa jorratzen du umorez. Izan ere, bi aktoreek euren etxean bizitako egoera batetik abiatzen da obra: etxean zeundela, etxe agentziakoak agertu zitzaizkien esaten etxe hura saldu behar zutela.

Honatx obraren sinopsia: “Markos idazlea da. Apur bat frustratuta dago. Ordenagailu eramangarri batean idazten du eta, askotan, idatzi ostean, “desea guardar los cambios realizados?” galderari “No” erantzuten dio.?Matilde aktorea da. Porrot egin du. Denbora eta ahalegina eskaintzen dizkio lanbideari, baina ia ez du kobratzeko lanik lortzen. Markosek, bere utzikeria dela eta, ernegatu egiten du.? Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek Markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button