IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak “Papusza” filma aurkeztuko du

Kresala zineklubak Papusza (Joanna Kos-Krauze eta Krzysztof Krauze, 2014, Polonia) filma pantailaratuko du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30ean. Emanaldian, DANDAI emakume elkarteko kide Pilar Romeak parte hartuko du.

Kresalaren arabera, “zuri-beltz eder batean, kritikoek nabarmendu dutenez, Bronislawa Wajs ijito poetaren bizitzari buruzko film honek hainbat sari eskuratu zituen Valladolid-eko Seminci zinemaldian”.

Filmak Papusza emakumezko poeta ijitoaren historia kontatzen du, Polonian bere obra estreinakoz argitaratu zuen idazle ijitoa dena. Julian Tuwim edo Jerzy Ficowski idazleen laguntza izan zuen Papuszak, bere lanak plazaratzeko.

Gerrak markatutako filma da, izan ere, testuinguru beliko horren baitan, herri ijito nomadak ez daki zein den bere aberria, eta horretaz gainera, ijitoak ez direnen mehatxuak ere jasoko dituzte ijitoek.

Hala, Papuszak bere herriaren ohiturei eta pasadizoei buruz idatzi zuen gerra garaian (aurretik abestu egiten zuen, idazten ikasi zuen arte). Azkenik, 40 urterekin, bere olerkiak aldizkari eta egunkarietan argitaratu ziren, eta horren ondorioz, bere herriak baztertu egin zuen, sekretuak kontatu izanaren akusaziopean.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button