IKUS-ENTZUN

Datorren astean “Zinema Kontzertua” ekimena, Markina-Xemeinen

Abenduaren 26an, Zinema Kontzertua ekimena antolatu dute Markina-Xemeinen. Guztira animaziozko zazpi film labur pantailaratuko dira zuzeneko musikarekin. Bereziki familiei zuzendutako ikuskizuna izango da hori, izan ere, film guztiak animaziozkoa dira eta elkarrizketa gabeak.

Zinema Kontzertua familia osorako bereziki sortutako ikuskizuna da, seme-alabekin animaziozko filmen proiekzioaz eta zuzeneko musikaz gozatzeko xedez. Zinema Kontzertuak poesiaz, dibertsioz eta melodiaz beteriko unibertso batera eramango ditu ikusleak, irudien eta musikaren bitartez sortutako giroari esker.
Moldaketak, soinu nahasketak eta Zinema Kontzertuaren interpretazioa, didaktika musikalean adituak diren honako profesionalen esku dago: Guillermo Endaya (instrumentista anitzekoa) eta Javier Salutregui piano-jolea.

Pantailaratuko diren filmak honakoak dituzue: The little bird and the caterpillar (Lena Van Döhren), Cinema dehors (Tatiana Poliektova & Filippo Rivetti), Fetch (Kelly Loosli & Shane Lewis),  Byron y la pulga (Valerio Veneras & Lilí Cabrera), Le dragon et la musique (Camille Müller), In a cage (Loïc Bruyère) eta Belly flop (Jeremy Collins & Kelly Dillon).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button