IKUS-ENTZUN

Emakumeei buruzko dokumentalak Markina-Xemeinen

Igandean, otsailak 23, munduko emakumeei buruzko iraupen laburreko bi dokumental proiektatuko dira Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean, 19:00etan: El Tren de las Moscas eta Virgen Negra.

Fernando Lopez Castillo El Tren de las Moscas filmaren zuzendaria bertan izango da, eta proiekzioaren ostean egingo den solasaldian ere parte hariko du. Lopez Castillo Latinoamerikan eta Afrikan bizi izandakoa da, bai bidaiari moduan, bai zuzendari moduan.

El Tren de las Moscas filmak Erdialdeko Amerikatik AEBetara doazen immigranteen bidaia gogorra jorratzen du: trenean sartuta, urtero, 400.000 immigrantek egiten dute bidaia hori; Verazcruz hirian, baina, Las Patronas emakume-taldearen laguntza jasotzen dute, emakume horiek hamabost urte daramatzate immigrante horiei laguntzen.

Virgen Negra, berriz, Mozambikeko emakumeen inguruko lana da: 10 urterekin ezkontzera behartuta; hala, bizitzan sufritzen dituzten askotariko dramak kontatzen dira, abortu tradizionalak, poligamia, nahi gabeko haurdunaldiak… filma hainbat emakumeren testigantzen inguruan ardazten da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button