IKUS-ENTZUN

Irungo XV. Zinema eta Bideo Gaztea Lehiaketa

Irungo XV. Zinema eta Bideo Gaztea Lehiaketan 238 lan jaso ditu antolakuntzak, eta aukeratutako lanak abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an proiektatuko dituzte Irungo Amaia antzokian, Martindozenea gaztelekuan eta Mondragon Unibertsitateko Bidasoako campusean. Azken egunean, hilaren 29an, sari banaketa ekitaldia eta amaiera gala egingo dute Amaia antzokian.

Zinema formatuan eginiko film labur onenak 2.000 euroko saria jasoko du. Bideoan egindako film onenaren egileak 1.200 euro etxeratuko ditu.
Hauez gain bestelako aipamenak ere emango dira: Labur Gehiago kategoriakoa, non epaimahaiak aukeratuko duen, sail ofizialean sartu ez, baina ikusleentzat interesgarriak jotako lanen artean; Bidasoa Eskualdeko film labur onena (250 euro); Euskal Zuzendari Onenaren saria (500 euro) eta Ikusleen saria, emanaldietara joandakoen botoen arabera neurtuta (350 euro).

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button