ARTEA

Leire Salaberria ilustratzailearen erakusketa, Andoainen

Andoaingo Basteroko Kulturguneko erakusketa aretoak Leire Salaberria ilustratzailearen azken lanen lagin bat hartuko du gaurtik otsailaren 4ra bitartean.

Artistak 2015tik gaur arte egindako ilustrazio-lanen aukeraketa bat erakutsiko du, eta bertan, liburuentzako ilustrazioak, karteletarako ilustrazioak eta proiektu pertsonalak bildu ditu.

Leire Salaberria (1983) Andoaindarra da eta Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. EHUn Arte Ederretan lizentziatua da, eta Ilustrazio eta Diseinu graduondoak Bartzelonako Eina Centre Universitari de Disseny i Art-en egin zituen. Makina bat liburu argitaratu ditu herrialde ezberdinetan. Txile, Espainia, Estatu Batuak, Italia, Mexiko eta Britania Handian. Bere lanek sari asko jaso dituzte, Sharjahko liburu azokan ohorezko aipamena, Colibri saria, Fundación Cuatro Gatos saria, eta Etxepare saria.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero Kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button