ESZENA

Kultur proiektuetarako diru-laguntzak, Araban

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Araban gauzatzeko diren kultur proiektuetarako diru-laguntzak emateko oinarriak jakinarazi dituzte Gasteizko Udaletik.

Hirian kultura sustatzeko asmoz  abiatu dira laguntza hauek. Hortaz, urtarriletik abendura bitartean bideratzen diren kultur proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko balio dute. Horretarako, “diru-laguntza jasotzen duten kultura ekintzek irekiak izan beharko dute, eta Gasteizko herritar guztiei zuzenduak; esperientzia berriak izan ahalko dira, edo lehendik dauden programei jarraipena eman eta hainbat kultur eremuren baitan sartu beharko dute: prestakuntza, sormena, zabalkundea, ikerketa…”

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da oinarri hauen deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita (matxoaren 18an atera zen).
Kultura Zerbitzuak argibideak eta aholkularitza eskainiko dizkie deialdi honen baitan diru-laguntza eskatu nahi duten elkarteei. 945 161268 telefonora deituz edo infocultura@vitoria-gasteiz.org  helbidera idatziz egin ahalko dira kontsultak.

Deialdi osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button