BERTSOTAN

Bertso gaua Kabigorri Ateneoan

Bihar, urriak 2, osteguna, 19:30ean, Bertso Gaua saioa antolatu dute Irungo Kabigorri Ateneoko kideek. Irunabarren eskutik denboraldi berriaren lehen saioa izango da hau.

Urritik aurrera abiatuko dira berriz ere Kabigorriko bertso-gauak, Kabigorri eta Irunabarrek elkarrekin egiten dutena. Aurtengoan, bertso jarriek ere tokia izango dute osteguneroko zitan. Bat-bateko saioen aurretik, bertso idatziak kantatuko dituzte Txingudiko bertso eskolako partaideek eta haien inguruko hainbat lagunek.
Ekimen honen helburu dira, batetik, eskualdean baztertu samar dagoen bertsogintza molde honi keinu egin eta gozagarri aurkeztea, eta bestetik, Kabigorriko Bertso Gauak ekimenak irauten duen bederatzi hilabeteko tartearen bertso kronika modukoa osatzea; gure inguruari eta garaiari lotutako bertsozko testigantza bat biltzea, alegia.

Gau horretako bertsolariak Manu Goiogana, Haritz Kasabal, Oier Aizpurua eta Xumai Murua izango dira. Gai-jartzaile Abel Zabala izango da eta bertso-jarriak Aitor Errazkinek kantatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button