ARTEA

Garbiñe Irizar artistak "Al limite de la sobreexposicion" erakusketan parte hartuko du

Elisavako Argazkilaritza eta Diseinuko gradu-ondokoaren proiektu finalak erakusteko egiten da erakusketa hau. Bartzelonan, eskolan bertan izango da eta bertan 30 parte-hartzaile dira gutxi gora behera, eta ia hilabete guztia egongo da, martxoak 25era arte.

Garbiñek adierazi digu bezala "oso ekimen interesgarria da, zeren atzerritar askoren ikuspuntuak ikusi ditzakegun, ikasleak leku anitzetik etorritakoak baitira: Peru, Venzuela, Mexiko… Eta espainiar estatuko toki desberdinetako jende ugari ere, Galizia, Euskal Herria, Katalunia…"

Erakusketa hau bost hilabeteko ikastaroaren ondoren aurkeztutako proiektu finalak ikusteko aukera polita da, argazkilarien ikuspuntu oso desberdinez gozatzeko aukera, alegia.
Honela ere azpimarratzen da argazkigintza hartzen ari den indarra gure kulturan eta batez ere XXI. mende honetan. Erreminta indartsua da ideia eta kontzeptuak komunikatzeko eta hala erakutsi dute ere erakusketa honetan parte hartu duten egileek.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button