BERTSOTAN

Lehen saioak txapelketa handietan

Eneko Fernandez nagusitu da Izaban egindako Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, eta Ibon Ajuriagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa.

Izaban abiatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta han aritu dira Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Idoia Granizo Uribarrena, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Endika Legarra Nuin. Guztien artean Eneko Fernandezek eskuratu du puntu gehien, eta hortaz, azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du.
Datorren larunbatean, urriaren 9an, txapelketa Tafallako Kultur Etxean izango da, eta han Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman bilduko dira.

Beste aldetik, Durangoko San Agustin kulturgunean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, eta finalaurrekoetarako txartela Ibon Ajuriagojeaskoak gernikarrak lortu du. Hurrengo kanporaketa urriaren 9an jokatuko da Igorren, Lasarte Aretoan, 17:00etan.

Azkenik, aipatu behar da Patxi Iriartek 2021eko Xilaba txapelketako hirugarren kanporaketa irabazi duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button