MUSIKA

Ezkerraldeko punkaren historia jasotzen ari dira

Eskorbuto, Josu Distorsion y los del Puente Romano, Inkubo, La Soga del Muerto, eta Subversion-X dira, besteak beste, Bilboko Ezkerraldeak eman dituen punk koadrilak. Talde horien eta beste hainbaten testigantzak eta nondik norakoak jasoko dituzte Desde Santurtzi a Bilbao erreportajean.

Horretarako makina bat pertsonaia elkarrizketatu dituzte, hala nola, Pako (Eskorbuto), Xabi (Zerbizio), Iosu (Parabellum), Niko (MCD, Motorsex), etaTonino (Deskonzierto, M.C.D, Macarrada).

Erreportajea Nacho WC ari da lantzen Txarli (Zona Residual), Alex (Subversion-X), eta Juan Carlos Azkoitiaren (Pesadilla del Punk Rock irratsaioa, Hala Bedi irratia) laguntzarekin.

"Iraganeko, oraineko eta etorkizuneko lekukoek parte hartzea nahi dut", esan du Nachok, beraz, norbaitek ekarpenik egin nahi izanez gero, egileekin e-postaz harremanetan jartzea baino ez dauka.

Horrez gain, Musica y Decibelios musika webgunean jada erreportaje horren zati bat ikus daiteke, Zer Bizio? Taldeko Xabiri eginiko elkarrizketaren zatia, hain zuzen.

Working Class Recordsek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button