MUSIKA

“Le microscope” programazioaren azken emanaldia

Le microscope Biarritz eta Baiona inguruan egiten den programa kulturalaren izena da. Udazkenean makina bat ikuskizun programatu ditu eta gaur izango du bere azken emanaldia Joseba. Lenoir kantariarekin, Angeluko Ecuries de Baroja aretoan, 20:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Joseba Baleztena da Joseba B Lenoir (gitarrak eta ahots nagusia), eta agertokian, Felix Buff (bateria) lagunarekin agertuko da. Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetako gitarra jotzaileak Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko lana du kalean. Eta lehenago, Instroak Vol. 2 ere plazaratu zuen.

Horren guztiaren ostean, Joseba B. Lenoir Gang proiektuan dago murgilduta. Berako musikariarekin batera, hauexek aritzen dira agertokian: Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak).
Iragan martxoan abiatu zuen proiektua Josebak, eta harrezkeroztik, jo eta su ari da banda zuzenekoetan, oraindik diskorik argitaratu ez duten arren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button