LITERATURA

Literatura… eszenara, Iruñean

Agerre Teatroak datorren asteko asteazkenean, azaroak 18, eta Iruñeako Literatura….eszenara zikloaren barruan Molly Bloom lana eszenaratuko du Iturraman. Eta Xabier Olarrak Ulises lanaren euskarazko itzulpena aurkeztuko du.

Ulises lanaren azken kapituluaren antzezpena da, Molly Bloomen bakarrizketa.  Taldeak Joyceren Ulises liburua ixten duen bakarrizketa ospetsua berreskuratu du, sentsualtasunez eta egiaz beteriko pasartea; testu horretan hitzak eta pentsamenduak ez daude ez puntuz, ez komaz bereizita, ezta diskurtsoaren askatasuna zentsuratzen duen beste inolako hesi artifizialez ere.

Xabier Olarrak Ulises lanaren euskarazko itzulpenak egin ditu. Berak esan zuen bezala, “Gaztetan halako miresmena sortu zigun liburuak –modernismoaren lanik gorena askorentzat eta XX. mendeko narratiban eraginik handiena izan duenetako bat, dudarik gabe— XXI. mendeko euskal irakurle saiatuek agian estimatuko zutelakoan, Igela argitaletxeak 2008 aldera erabaki zuen hurrengo urteetan euskaratu eta argitaratzeko liburuen artean sartzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button