LITERATURA

"Gutun Zuria" letren Nazioarteko jaialdia Alondegian

Laugarren urtez jarraian, AlhóndigaBilbaok Gutun Zuria letren Nazioarteko jaialdia antolatuko du. Topaketa honek irakurtzeak eta pentsatzeak eragiten duten plazera transmititu nahi du. Jaialdia AlhóndigaBilbaon izango da apirilaren 7tik 10era bitartean, eta nobedade garrantzitsuak izango ditu beste edizio batzuekiko.
Gutun Zuria jaialdiak parte hartzera animatu nahi du jendea, Egin ezazu nahi duzuna, ezer egiten ez duzun bitartean. Hamarkada bati buruzko gogoetak lemapean. Izenburu iradokitzailea da zentsurari, autozentsurari, erotismoari, pornografiari, politikari, antiutopiei eta utopiei… buruzko gogoeta egiteko, gizarte garaikidean askatasunaren espazio indibiduala zein den planteatzeko.

Salman Rushdie idazle indiarra eta Slovaj Zizek filosofo esloveniarra izango dira jaialdia inauguratuko duten egileak. Biek ala biek hitzaldia eskainiko dute apirilaren 7an. Hurrengo egunetan, Catherine Millet idazle frantziarraren eta Antonio Altarriba, eta Javier Cercasen txanda izango da.

Aurten, lehenengo aldiz, jaialdiak atal berria izango du: literatura bati egingo zaio gonbidapena. Aurten, gonbidatua literatura errusiar garaikidea izango da. Belaunaldi desberdinetako egileen parte-hartzearekin, letra errusiarren panoraman elkarrekin bizi diren era ugariak marraztu ahal izango dira.

Ahalik eta herritarren parte-hartze handiena lortzeko asmoz, aurten, jaialdiak Storytelling jarduera proposatzen du apirilaren 10erako. Errealitateak fikzioa gainditzen duenean lemapean, gonbit egingo die hala nahi duten pertsona guztiei, AlhóndigaBilbaoko atarian elkartu, eta, gutxi gorabehera 5 minutuan, bakoitzak bizi izan dituen benetako istorioak kontatzeko.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button