MUSIKA

“Musika(k) eta Erresistentzia(k)” gaualdia gaur Baionan

Euskal Herria Zuzenean(EHZ) jaialdiak eta Baionako l’Atalante zine aretoak gaualdi berezia atondu dute gaur “musika korrontearen eragina oldartze mugimenduetan” gaiaren harira. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute.

Hala, Kadjoo folk-rock taldeak emanaldia egingo du 20:00etan. Ordubete geroaroa, EHZ, E-tik Z-rat (Stéphane Ghislain / Frédéric Fersen ) dokumentala eskainiko dute. Filmak 1996an Arrosan sortu den EHZ Festibalaren historia kontatzen du.

Halaber, 21:30ean Le Premier Rasta ikusi ahal izango da. Howard Howell rastafari filosofiaren sortzailearen bizitza jasotzen du.

Amaitzeko, 23:00etan mahai-ingurua izango da 5 korronte, 5 ibilbide, 5 engaiamendu lelopean. Bertan, Euskal Herriko korronte ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute: Jon Eyherabide (MAK, Hip Hop); Eneko Labeguerie (Guk, euskal kanta); Jimmy Arrabit (King Mafrundi, Reggae); Emmanuel Clerc (Basque Electronic Diaspora), eta Beñat Lascano (Hurmurao).

Bestalde, aurtengo EHZ musika jaialdia uztailaren 1ean, 2an eta 3an egingo da, Heletan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button