MUSIKA

Larunbatean, Rockein jaialdiaren 10. edizioaren finala

Bihar, hilak 19, Basauriko Social Antzokian, Rockein jaialdiaren 10. edizioaren finala antolatu da. Dakizuenez, uztailaren 12an itxi zen Rockeinen 10. edizioan izena emateko epea, eta aurten 188 artistak eman dute izena, eta beste urte batez parte hartze marka gainditu da.

Aurtengo edizioan, kategoria nagusiko finalista hauek arituko dira: Arde Marte, Ginger eta Silitia dira. Beste aldetik, tokiko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak Erein, Kaserna eta Pelicanos taldeak dira.

Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea, Saray Dacostak eta Sergio Juarrosek osatua; Ginger punk-rock laukote zarauztarra; eta Silitia bikote bizkaitar gaztea, 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziekin.
Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Erein, hasiera batean Izaro edo Olatz Salvador bezalako artistek eraginda 2021ean sortutako laukotea; Kaserna, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak; eta Pelicanos, duela bi urte Basaurin eta Etxebarrin sortutako beste talde berri bat, Juanito Makandé, M Clan edo Fito & Fitipaldisen eraginekin.

Gainera, Arde Martek eta Gingerrek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Ereinek eta Gingerrek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Ohi bezala, Rockeineko finalean bertan saridunak jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button