LITERATURA

“Literaktum” gaurtik aurrera, Donostian

Programazioa zabalagoa dakar aurten Literaktum ekimenak. Baina betiko lez, “literaturara hurbiltzea, bestelako lengoaia eta diziplinei zein gaur egungo eztabaidei lotuta” izango da egitasmoaren helburua.

Antolatzaileen arabera, “Literaturaren mapa osatu nahi du Literaktumek. Aukera anitzen arteko bat, izan ere, literatura askotarikoa eta babelikoa da: mundua zein haren barne gauden gu geu arakatzen duen hitzen sare mugagabea. Horren haritik, edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek. Nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra eta haren itzal distopikoak, eta liburu ilustratua izango dira edizio honetan Literaktumen gai nagusiak. Literaturaren eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia edo paisaiaren arteko harremanak ahantzi gabe”.

Programa orokorrak bihar zabalduko ditu bere ateak, Almudena Grandes idazlearen presentziarekin. Novela e Historia, Episodios de una guerra interminable izeneko gaia jorratuko du. Horren barruan Los pacientes del doctor García eleberria  ere aurkeztuko du. Hurrengo egunean, Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzak Ekialde Hurbila, Muinak eta Ertzak liburuari buruz jardungo dute.

Hurrengo saioetan, beste parte hartzaile askoren artean, Ramon Saizarbitoria, Uxue Alberdi, Petti eta Irati Jimenez, Eider Rodriguez idazle euskaldunen presentzia izango da.

Programa osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button