IKUS-ENTZUN

Laburbirak zortzi film eskainiko ditu aurtengo edizioan

2024ko Laburbirak, euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuituak, 8 film labur eskainiko ditu bere XXI. edizioan. Aurten, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Urte honetako edizioan, berrikuntza gisan, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute

Laburbirak bere 21. edizioa beteko du betiko helburuei helduta: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri erakusteko. “Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.”

Hauxek dira aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak: Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren Zoria (Guillermo Ordás), Erro (Amaia Lejarreta), Babesa (Ander Iruretagoyena), Mundu Berri Bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz Eta Jordi Nuet) eta Betizu Buru (Ander Iriarte)

Laburbiraren aurtengo edizioak Durangoko Zugaza zineman apirilaren 11an egingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button