IKUS-ENTZUN

“Labur esanda” Durangoko film laburren lehiaketa

Asteburu honetan, irailaren 10 eta 11n, Labur esanda Durangoko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa egingo dute San Agustin Kultur Gunean. Iazko edizioa Plateruena Kafe Antzokian egin zen, eta oso arrakastatsua izan zen, 12 talderen parte-hartzearekin.

Ohi den moduan, parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte film labur bat grabatzeko. Irailaren 10ean, 16:00etan, parte-hartzaile guztiei gai bat, objektu bat eta esaldi bat emango zaizkie, lanean erabili beharko dituztenak. Bideoak entregatu ondoren, irailaren 11n, bideoen emanaldia eta sari banaketa egingo dute gauean, 22:00etan.

Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da email bat bidaltzea helbide honetara: laburesanda@berbaro.eus

Aurten ere, 500€ banatuko dira sarituen artean: 300 € talde irabazlearentzat eta 100 € beste bi talde finalistentzat.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button