ARTEA

“dena kopiatzen dut dena atsegin baitut”

Rosa Parmak  MGT/CT (Me gusta todo, copio todo), erakusketa aurkeztu du Bilboko Rekalde aretoan. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak 2010ean emandako arte sorkuntza bekari esker garatu da.

Rosa Parmak, DIY (egizu zuk zeuk) filosofiatik tiraka aurkezten duen proiektuan, paper gainean egindako marrazki eta metakrilato gainean landutako serigrafia hauen bidez, liluratuta duten irudiak interpretatzen ditu, eta era askotako euskarriak eta teknikak baliatzen ditu horretarako. Izenburuan bertan argitzen du bere proposamenaren zentzua, dena kopiatzen dut dena atsegin baitut, baina hasierako harremana eratzen da pornografia eta marrazkiaren artean. Pornografia alderdi publikoa eskuratzen duen jarduera pribatu bat da, eta marrazkia, berriz, zerbait intimoa da.

Irudiak etengabe sartzeko desira agertzen du, gero irudiak marrazteko; eta desira hori, gainera, beste lurralde batzuetara hedatzen da, pornografiaz harantz doan eremu batera. Artistak honelaxe dio: “…erakargarri egiten zaizkidan irudiak marrazteko gogoa pizten zait, irudi horiek neureganatzeko modu bat baita hori. Hargatik, era askotako argazki mordo baten biktima naiz, eta modako aldizkariena ere bai, oro har artearen munduaren edo, besterik gabe, nire interesa pizten duten filmetatik ateratzen ditudan fotograma ederren biktima. Terry Richardson eta Nan Goldinen lana erabiltzen dut eredu gisa, baina baita Richard Kern, Sadie Benning eta Harmony Korineren lana ere, bakan batzuk aipatzearren”.

Rosa Parma (Barakaldo, 1979) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Arte eta modaren arteko harremanaz interesa duen artista eta diseinatzaile honek bere kamiseta-marka sortu zuen 2009. urtean, Riot Flesh izenekoa, eta Jet Lag Bio 2010eko Mapa Moda irabazi zuen harekin, eta Ego Cibeleseko Showroom-ean parte hartu zuen 2011n. Ikerketa eta sormena artean doktoregoko ikastaroa egin du EHUko Arte Ederren Fakultatean. Dash Snow eta Corinne Day argazkilariak aztertu ditu, besteak beste, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu du horren bidez.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button