BESTELAKOAK

“Gazte Arte” lehiaketa, Montehermoso Kulturunean

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak eta Montehermoso Kulturuneak Gazte Arte lehiaketa abiatu dute edozein ikusizko arte (pintura, eskultura, instalazioa performance, happening, esku hartze artistiko, kaleko arte, teknika misto, bideo-instalazio edo komikiak) egiten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteei begira. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko urriaren 31n amaituko da.

Sorkuntza esparru eraberritzailea bultzatzea helburu duen ekimena hiru fasetan egingo da: lehiaketa, sorkuntza tutoretzapean eta erakusketa. Lehiaketa fasean lanak proiektu baten bitartez aurkeztu behar dira, eta gero epaimahai batek lau proiektu aukeratuko ditu.
Tutoretza fasean, tutoreek aukeratutako lanak ikertuko dituzte. Eta azkenik, erakusketa fasean egindako lanekin erakusketa bat egingo da, Montehermoso Kulturunean. Erakusketa hori proiektuaren bukaera izango da.

Interesaturik egonez gero, hemen dituzue ikusi beharreko baldintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button