MUSIKA

La Polla taldearen lan deskatalogatuak berriz argitaraturik

Oihuka diskoetxeak, Aguraingo La Polla bandaren ibilbidearen funtsezkoak diren Carne para la picadora eta En‘tu’recto bi erreferentziak binilo eta cd formatuan argitaratu ditu. Aspalditik deskatalogatuak egon dira eta orain berriro izango dira zaleentzat eskuragarri.

Carne para la picadora taldearen hamargarren diskoa da eta 1996an kaleratu zen (GOR), eta gainera, La Polla izenarekin argitaratzen zen lehena izan zen. 1991ko taldearen aurkako epaiaren ondorioz izena aldatu behar izan zuten. Nihilismoa eta itxaropenik gabe jarraitzen duen punk-rock bizkorreko diskoa.

Bigarren erreferentziak, En‘tu’recto-k, soinu indartsua du, eta askoren ustez, taldearen zuzeneko album onena da. La Pollak izen berriarekin kaleratu zuen bigarrena izan zen, eta  zuzeneko bigarren diskoa ere izan zen. Lan hori 1997an Canciller aretoan egin ziren lau kontzertutan grabatu zen, eta Salve eta Carne para la picadora diskoen arteko ibilbidea errepasatzen du. Disko hori 1998an kaleratu zuen Gor diskoetxeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button