LITERATURA

Literaturari eta Gerrari buruz

Martxoaren 12an, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, eta Eztabaidak literaturarekin egitarauaren barruan Andrés Sorel eta Imanol Zubero egileek Literatura eta Gerra izenburupean, historian zehar literaturak gatazka belikoak lantzeko orduan izan duen moduari buruz hitz egingo dute. Ekitaldiaren moderatzailea Txani Rodríguez idazle arabarra izango da.

Andrés Sorel 1962 eta 1971 artean Radio España Independiente kateko berriemaile, eta Parisen argitaratzen zen eta Europan zeuden emigrante espainiarrei zuzenduta zegoen Información Española argitalpenaren zuzendari izan zen.
Imanol Zubero, bere aldetik, Soziologian doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu gizarte mugimenduaz, Euskal Herriko indarkeri eta politikaz, eta abar.

Bi idazleek, gerrari buruz idaztera bultzatzen duten arrazoiei edo Espainiako gerra zibilari (1936-39) buruzko lanen boom-ari buruz hitz egingo dute, besteak beste.

Elkarrizketa hauek hilero burutzen dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea izan da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button