ARTEA

Beka deialdia, Bilbao Arte Fundazioaren eskutik

Kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko xedez, Bilbao Arte Fundazioak arte proiektuak gauzatzeko beka deialdia egin du.

Gehienez 10 beka iragarriko dira. Bekadunek aldi baterako estudio bat izango dute Bilbao Arte Fundazioan, eta honetaz gain produkzio gastuetarako 5.000 euroko diru laguntza bat izango dute 10 hilabeteko beketarako, eta 2.500 eurokoa bostekoetarako.

Bilbao Artek bere instalazio ezberdinen erabilera errazteaz gain, lantegi ezberdinetako lan-talde teknikoaren partetik, behar tekniko ezberdinen aurrean, erantzun eta lagunduko den aholkularitza zerbitzu bat ezarriko du. Horrexegatik, deialdira aurkezten diren proiektuek Bilbao Artek eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko nahiz profesionalei probetxu ateratzeko egokitasuna azpimarratu nahi da. Zentzu honetan, Fundazioko ekipamendu tekniko eta bertako teknikoen aholkularitza eta kolaborazioa erakusten duten proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren instalazio nahiz lantalde profesionalaren beharra erakusten ez duten beste artisten proiektuekiko lehentasuna izango dute.

Egoitza beka hauetan bereziki baloratuak izango dira “euren aurkezpenean Irudi digitala, Media Lab, Eskultura eta Serigrafia eta grabatuko lantegien erabilera jarrai bat dokumentatzen duten lanerako egitasmoa eransten dutenak”.

Bilbao Artek duen web orrialdean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button