Elorrioko Arriola Antzokian film labur lehiaketa daukate martxan. Aurtengo bederatzigarren edizioa datorren urriaren 31tik azaroaren 1era bitartean burutuko da.
Urriaren 31an arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatuan, eta 4:3 formatuan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emisio formatua 16:9 izango da.
Film laburren emanaldiak azaroaren 1an, gaueko 10:00etan izango dira. Emanaldia amaitu eta gero, sari banaketa egingo da.
Banatuko diren sariak, honakoak izango dira: Sari nagusia 700€; finalistentzat 500€.
Informazioa hemen duzue.