ESZENA

“Bidaia”, mugaz gaindiko bidaia musikala, Beran

Larunbatean, irailaren 23an, eta Berako Toki Ona kiroldegian, Bidaia musika ikuskizuna antolatu da, 20:00etan.

Bidaia ikuskizuna bost zatitan banaturik dator: Leizeetako antzinako erritualak birsortuko ditu; Erromatarren eta arabiarren garaietara eramanen gaitu; Espainiako eta Frantziako erresumetako aztarnak jasoko ditu, batez ere Nafarroakoak; XIX. mendean kokatuko gaitu industria-iraultzarekin eta baserrietatik hirietara suertatuko migrazioarekin; eta gaur egunera ekarriko gaitu.

Bidaia 200 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituen ikuskizun handi gisa sortu da. Alde batetik, Orchestre Intercommunal d ‘Hendaye, mugaren bi aldeetako berrogeita hamar musikari inguru eta bidasotarrak, bestetik Irungo Iga, Hondarribiko Eskifaia, Lesakako Giltzarri, Kanboko Arraga eta Algortako Biotz Alaia abesbatza, eta azkenik Leticia Vergara mezzo-soprano irundarra eta Patrice Tetevuide gitarrista frantziarra. Horrez gain, Berako Labiaga ikastolako abesbatzak parte hartuko du.

Rene Zugarramurdik zuzentzen duen ikuskizunak berak konposatutako musika dauka, bai eta Amets Arzallusek, Nicole Zugarramurdi Bosquetek eta Charles Jouglainek idatzitako testuak ere, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button