BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren kanporaketak

Atzo, XXV. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 2. kanporaketa jokatu zen Igorren, eta gaur 3. kanporaketa jokatu da Sopelan.

Igorren jokaturikoan Enkarterri/Ezkerraldea eta Arratiako taldeak bildu ziren. Eta bietatik irabazlea Enkarterri/Ezkerraldeko taldea izan zen.

Beste aldetik, Sopelan jokatu da gaur XXV. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 3. kanporaketa, Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeen artean. Saioa Ander Deuna ikastolan izan da eta bertako aretoa ikaslez beteta egon da. Irabazlea Uribe Kosta taldea izan da.

Hurrengo saioa datorren astean, martxoak 21ean izango da, Markina-Xemeingo kultur aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button