ARTEA

Sei pintura eta argazki erakusketa ikusgai, “Expodistrito” programan

Bilboko udaltegiek sei pintura eta argazki erakusketa jasoko dituzte, Bilboko Udalaren Expodistrito egitarauaren baitan.

Marrazki eta pintura erakusketak hiru izango dira, eta ondoko artisten margolanekin osatuko dira: Pepa Trueba eta Álvaro Hidalgo; Pilar eta Mari Carmen González Bueno; eta azkenik, Bilbon finkatutako Abdul Jabbar irakiarra.

Horretaz gainera, argazkigintza ardatz izango duten beste hiru erakusketa izango dira, “naturari, Saharako kanpalekuetako egoerari eta euskal ontziolen bilakaerari buruzkoak”.

Jon Rodríguez Bilbaorena da ontziolen inguruko Arima hondartua erakusketa. “Euskadiko ontzioletan denboran zehar hartutako irudi bilduma da, ontzigintza sektorearen, bertako langileen eguneroko errealitatea erakusteko”.

¿Saharaui? Bai argazki erakusketa, berriz, Munduko Sendagileak erakundeak ondu du, eta, amaitzeko, Pilar Herrero Hierrok paratu du naturari buruzko irudiekin osatutako erakusketa, “modu erabat autodidaktan”.

Hala, ekainaren 1etik 15era, udaletegi hauetan izango dira erakusketak: Pepa Trueba eta Alvaro Hidalgo Trueba, Errekalde auzoan; Pilar eta Maria Carmen González Bueno, La Bolsan; Jon Rodríguez Bilbao, Castañosen; Abdul Jabbar Al Ali,  San Frantziskon; eta Pilar Herrero García, San Inazion.

Erakusketon bestelako xehetasunak: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button