BESTELAKOAK

“Kultura Esentzian” izeneko agenda, Bilbon

Gaur goizean, Nekane Alonso Kultura Saileko zinegotziak eta Xabier Ochandiano Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak Bilboko jaialdi eta programa kultural nagusien gaineko zehaztapenak eman eta 2017rako kultur eskaintza jasotzen duen Kultura Esentzian agenda osoa aurkeztu dute.

“Ia ehun programa eta 100tik gorako jarduera izango dira hiri osoan 2017an, kalitatezko kultur eskaintzaren aldeko ekimenekin”, esan du Nekane Alonsok. Udalak antolatzen edo laguntzen dituen ekimenak eta programak bildu dira urteko agenda  horretan, bai eta beste erakundeenak ere:  Bilbao Ekintza, Arriaga Antzokia, BilbaoMusika, BilbaoArte, Azkuna Zentroa, BilbaoEszena eta Liburutegien Sarea.

Kultura esentzian agendak “antzerki jaialdi, zinema eta musikako jaialdi, literatur lehiaketa eta jardunaldi, jarduera artistiko, ondarea sustatzeko eta zabaltzeko jarduera, sorkuntzako ikastaro eta tailerrei buruzko informazioa ematen du, izan ere Bilboko Udalak urteko egun guztietan programatu du jardueraren bat”, nabarmendu du Nekane Alonsok.

Agendak gaika banatutako sei bloke handi dauzka eta barruan hainbat atal, urteko programa interesgarrienekin, hala nola,  Amphytrion, BideOtik, BilboRock, Bilbao Bizkaia Film Commission, Arteshop, Ideiak Martxan, Rafael Mikoleta ipuinen lehiaketa, Galdeketaun lehiaketa, Dantza Plazetan eta Dantzak Eskoletara programak, Basque Fest-Basque Lands Festival, Udaberriko Bertso Saioak, FANT, Zinebi, Gutun zuria, Bilboko Kalealdia, edota, muturrik abangoardistenean, BLV-Art, BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia edo Azplay 17.
Xabier Otxandianok bere aldetik, ekimen horiek guztiek sortzen duten inpaktu ekonomikoari buruz egin du berba, eta Bilbao BBK Live jaialdia (lanpostu dezente sortzen dituena) edota Guggenheim museoaren 20. urteurrena nabarmendu ditu, duten erakarpen kultural eta artistikoarengatik.

Udal agenda honetan jarduera bakoitzaren data, egoitza edo espazioa agertzen dira. Gehigarri modura, argitalpenei buruzko informazioa eta diru-laguntzak jasotzeko ildo eta dotazioei buruzko informazioa ematen da. Amaitzeko, kulturarekin lotutako egoitzen eta erakundeen zerrenda zabala dakar, bai eta kultur informazio eguneratua jasotzeko beste baliabide batzuk ere. Iazko moduan, 15.000 ale argitaratu dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button