MUSIKA

“Kultura Bizia” ekimenaren bidez, Izaro kantariaren kontzertua

Gaur egun ere, beharrezkoa da kultura suspertzea, itxaropena eta negozio- aukerak eskainiz eta sektorea osatzen duten esparruen arteko komunikazioak ahalik eta gehien erraztuz. Eta helburu horrekin, bost hilabetez Iradier Arena kultura seguruaz beteko dute Kultura Bizia osatzen duten talde, enpresa eta norbanako guztien artean.

Bultzada horrekin makina bat kontzertu antolatu dira. Igandean, hilak 25, berezia izango den horietariko bat ondu da, Izaro kantariarekin.

Bere debuta Om (2016) albumarekin egin zuen, eta bigarren diskoaren (Eason, 2018) ondoren kantautore bizkaitarrak Limones en invierno lan berria estreinatu zuen 2020an. Kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere.

Disko horretan, Izarok irudimena askatu du. Hiru hizkuntzatan abesten du (ingelesa, euskara eta gaztelania) eta gustu handiko pop eta folk abestien aldeko apustua egin du, melodia mantsoak eta urratuak gailentzen direlarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button