LITERATURA

Bingen Ametzagaren “Uda gau bateko ametsa” kalean

Bingen Ametzaga getxotarrak 1952an itzuli zuen Shakespeareren Uda gau bateko ametsa liburua. Orain lehenengoz, EIZIEren Itzultzaile Aitzindariak bilduman ikusi du argia.

Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzaturiko Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren bulkadaz gauzatu da.

Getxoko Udalaren laguntza ere izan du argitalpenak. Getxon aurkeztu dute liburua, Koldo Iturbek (Getxoko Udaleko Kultura zinegotzia), Xabier Payak (Donostia 2016ko kultur zuzendaria), Elizabete Manterolak (EIZIEko ordezkaria) eta Xabier Irujok (Bingen Ametzagaren biloba).

Elizabete Manterolak eta Xabier Irujok prestatu dute edizioa, eta hitzaurre bana egin dute, bata testuinguru politiko-historikoari buruz, eta bestea Ametzagaren itzultzaile lanari buruz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button