IKUS-ENTZUN

Beasaingo Goieniz Zine Klubeko programazioa

Film eder asko programatu dituzte Beasaingo Goieniz Zine Klubean hil honetarako eta ekinerako ere bai.

Hala, joan den barikuan, maiatzak 16, Alabama Monroe filma pantailaratu zuten. Aste honetako barikuan, maiatzak 23, Lars von Trier zuzendariaren  Nynphomaniac Volumen 1 filma ikusteko parada egongo da.

Lanak emakume baten ibilbide ero nahiz poetikoa kontatzen du; jaiotzatik 40 urte dituen arte, ninfomana bezala autodiagnostikatzen den Joe protagonistak kontatzen du istorioa. Neguko gau hotz batetan, mutilzahar batek neska gazte bat topatuko du kalezulo batetan, jipoi bat jaso ondorengo zauriekin eta ia konorterik gabe. Etxera eraman eta zaindu ostean, egoera horretara iristearen zergatiaz interesatuko da eta emakumeak bere bizitzak egiten duen kontakizuna tentuz entzungo du.

Ekainera salto eginda, honako lanak pantailaratuko dituzte Beasainen: 160 metros (ekainak 5);  Nebraska (ekainak 13) eta La gran belleza (ekainak 20)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button