BESTELAKOAK

Euskal anarkismoari buruzko lana gauzatu du Juantxo Estebaranzek

Txertoa argitaletxeak plazaratu du Juantxo Estebaranzek idatziriko Breve historia del anarquismo vasco. Desde sus orígenes al siglo XXI. Liburuaren aurkezpen ofiziala datorren asteazkenean, hilak 14, egingo dute Bilbon. Biharamunean, berriz, publiko zabalari zuzenduriko ekitaldia egingo dute.

Liburua korronte libertarioaren deskribapen sintetikoa da, I. Internazionaletik XIX mendeko azken egunetara arte, eta modu kronologikoan ordenatua dago. Hala, Estebaranzek erakutsi du nola garatu den anarkismoa gurean korronte horren barruko tentsioak tarteko.

II. Errepublikaren eta Gudaren arteko epea zehaztasun handiz jasotzen du historialariak bere liburuan, euskal anarkismoa asko nabarmendu baitzen sasoi hartan. Dena dela, Estebaranzek ez du gertakarien zerrenda hutsa egin izan. Izan ere, tarteka txeratzen dituen testuen bidez, hainbat gai gatazkatsu argitzen ditu; tartean, euskal nazionalismoaren eta anarkismoaren arteko harremana edo emakumearen egitekoa burujabetasun prozesuan.

Juantxo Estebaranzek aspalditik parte hartu du mugimendu libertario eta autonomoetan, eta Comandos Autónomos. Un anticapitalismo iconoclasta (1996) y El Hilo Negro de los noventa, encuentros con la autonomía (2000) liburuak idatzi ditu, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button