ARTEA

“46th World Wide Sketchcrawl” deialdia Balmasedan

Urtarrilaren 24an, Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawl deialdia hartuko du. Sketchcrawla sarearen bitartez egiten den mundu mailako deialdi bat da.
Bertan talde ezberdinek zuzenean marrazten dute, bakoitzak jatorrizko lekuan eta gero forum komun batera igotzen dituzte marrazkiak. Hala guztion ekarpenekin ikasteko eta gozatzeko aukera sortzen da, hain toki eta egile ezberdinen emaitzak ikuslego zabal baten eskura jartzen baitira.

Euskalherria’s Sketchcrawl bada hitzordu honen antolatzailea, orain arteko jendetsuena izango dena, izan ere, dagoeneko badira 40 pertsona Enkarterrira hurbiltzeko prest, kopururik handiena 2011an talde hau martxen jarri zenetik.
Hala, Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik etorriko diren marrazkilariak Balmasedako kaleetatik bilduko dira goizean, eta geroago, arratsaldean, Boinas La Encartada Museoan ekingo diote lanari.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.
(Irudiaren egilea: Unai Goieaskoetxea)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button