ARTEA

Kuba koloretsua Zarautzeko Photomuseum aretoan

Paula Quintanilla Pereda argazkilariak Kuba izeneko erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum hil honetan.

Argazkietan Kubako kaleak egunerokotasunean murgildurik islatu ditu, dendak, betiko auto bereziak, jendea,… baina guztiak kolore bitxi batekin horniturik, izan ere, xehetasun txikietan eta eguneroko egoeretan islatutako kubatar errealitatea irudikatzea da erakusketa honen helburua; egileak dioen bezala, “bizi izandakoa, iruditan kontatzeko daukadan grinak, munduan zehar ibiltzera eraman nau”.

Bilbotar honek Kuban egin zuen bidaietako batean sorturiko argazki batzuk erakusten ditu, ikuspegi  berezi bat nabarmenduz, “argazkilaritzarekin daukadan harremana bidaietan bizi izandako esperientzien uneak jasotzeko ahalegina egitean hasi zen. Irudien bitartez, istorioak kontatzea da nire xedea”.

Paula Quintanillak, Arte Ederretan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, bere lanbidea zaletasunarekin eta pasioekin uztartzen ditu, hau da, argazkigintzarekin eta bidaiekin.

“Bizitza bera bidaia bat da eta argazkigintzarekiko pasioa beti joan dira elkarrekin. Arlo horretan aztertzea eta lana egitea gure memoriarentzat eranskin bat baino ez da”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button