ESZENA

“E, Petrel! Julio Villarrekin solasean” antzezlana, Hondarribian

Astrolabium Teatroaren E, Petrel! Julio Villarrekin solasean ikuskizuna otsailaren 26an izango da, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.

Julio Villar puntako alpinista zen eta Alpeetan istripu larri bat jasan eta gero, belaontzi txiki bat hartu eta munduari bira eman zion lau urte eta erdiz. Handik sortu zen liburu miresgarri bat:  ¡Eh, petrel! cuaderno de un navegante solitario.
“Protagonista elkarrizketan arituko da lagun batekin eta musikari batekin, eta, solasaldi horretatik, Julio abentura hartan abiatzera bultzatu zuten arrazoiak azaleratuko dira. Elkarrizketak aurrera egin ahala, ezagutuko dugu Julio mendizalea, nabigatzailea eta abenturazalea, eta, batez ere, Julio poeta eta ameslaria”.

Iñaki Dieguez (Cirque du Soleil-eko bi espektakulutan parte hartu du) musikari irundarrak konposatu du musika. Mikel Sarriegik, Hondarribiko aktore eta zuzendariak, E, Petrel! Julio Villarrekin solasean antzezlanaren egokitzapen eta zuzendaritza lanak egin ditu, eta Alvaro Garayalde aktore donostiarrak egingo du Julioren lagunaren papera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button