ARTEA

Daniel Tamayoren barneko iruditeria “Alegiak” erakusketan

Daniel Tamayo (Bilbao, 1951) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko lehenengo promozioko ikasleetako bat izan zen, eta orain irakaslea da bertan. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbide artistikoa, pop mugimenduaren eta Espainiako arte garaikideko figuretako batzuen (besteak beste, Luis Gordillo) eraginpean.

Bere figurazio-kodea aztertuta, marrazki geometrikoekiko, objektu-izaerako formekiko eta tinta lauko kolore biziekiko gustua nabarmentzen da. Izan ere, errealitatea interpretatzeko fantasiarekin egiten du jolas egileak; artistak errealitatea berrinterpretatuz jolasak egiten ditu bere lanetan.
Berria egunkarian aipatu zuen bezala: “Abentura handi, garrantzitsu eta bakar baten protagonista sentitzen naiz, zeinetan pintzelak arraunak diren koadroaren espazioan, eta ozeano zabalaren ziurgabetasunaren aurka borrokatzen den Odiseo naizen”.

Bilboko Arte Ederren museoko erakusketan, 2000 eta 2010. urteen artean egindako 20 margo baino gehiago bildu dira, denak ere neurri ertain eta handikoak, eta, kasu gehienetan, sekula erakutsi gabeak. Horietan, fantasiaz beteriko istorioak asmatu ditu, inguratzen duen espaziotik hartutako elementuekin uztartuta.
Izaera eszenografiko handiko lan hauek Tamayoren alegiazko akuarelekin daude lotuta, baina, kasu honetan, olioak eta formatu handiak erabilita.

Artistaren Alegiak erakusketa Bilboko Arte Ederren museoan izango da ikusgai, ekainaren 12ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button